Pregunta

Nolako alarma-kita behar dut?

Euskaltelen alarmak hiru kit ditu, etxean edo negozioan zenbat sarbide dituzun kontuan hartuta. Gailu jakin batzuk kit guztietan daude: kontrol-panela, mugimendu-sentsoreak, ate eta leihoetarako sentsoreak eta plakak. Mugimendu-sentsore kameradunen kopuruaren araberakoak dira kitak. Sentsore horiek etxe eta negozioetako sarbideetan ipintzen dira, eta, beraz, gehiago edo gutxiago izaten dituzte kitek, zenbat sarbide dauden.

Hala ere, argi ez badaukazu, ez kezkatu! Instalazioa egiten denean, ADTko segurtasun-teknikari ziurtatuak aholkuak emango dizkizu, etxearen edo negozioaren beharren arabera. Hala, alta egitean kontratatu zenituen elementuak kendu ahal izango dituzu, edo gehiago jarri.

Konfiguratzaile honekin (zabaldu alboko panela), zuretzat egokiena den alarma-kita aurkituko duzu. Eta laguntza gehiago behar baduzu, deitu edozein unetan 800007110 telefono-zenbakira: zerbitzuaren xehetasun guztiak azalduko dizkizugu, eta behar duzun kita aukeratzen lagunduko dizugu.

Erantzun hau baliagarria iruditu zaizu?