NIRE ALARMA KONFIGURATZEA
Konta iezaguzu zer behar duzun, eta kit perfektua konfiguratuko dizugu
Non jarriko duzu alarma?
Zure etxea da, edo zure negozioa?
Alarma mota ezberdinak ditugu, etxe- edo negozio-motaren araberakoak. Alarma guztiek dituzte gailu hauek: inhibizioaren aurkako unitate zentral bat, kontrol-panel bat, 4 giltza adimendun, 2 fotodetektagailu, 1 Shock Sensor, disuasio-plaka bat eta urrunetik kontrolatzeko aplikazioa. Gainera, alarmak pisuetarako, etxabe edo atikoetarako, txaletetarako, bigarren etxebizitzetarako edo negozioetarako diren aintzat hartuta, berariazko gailuak izango dituzte, etxe- edo negozio-mota bakoitzaren beharrei erantzuteko.
Hala ere, argi ez badaukazu, ez kezkatu! Instalazioa egiten denean, Verisure-eko segurtasun-teknikari ziurtatuak aholkuak emango dizkizu, etxearen edo negozioaren beharren arabera. Hala, alta egitean kontratatu zenituen elementuak kendu ahal izango dituzu, edo gehiago jarri.
Instalazioa oso erraza da eta ez du obrarik edo kablerik behar. Unitate zentrala bakarrik entxufatuta joango da, gainerako gailuek barne bateria bat dute, urte askotarako, kableez arduratu beharrik izan ez dezazun. Gainera, bateria gutxi geratzen dela detektatzen dugunean, segurtasuneko teknikari espezializatuak zure etxera joan daitezke bateriak ordezkatzera, eta hori guztia, kostu gehigarririk gabe.