Euskaltelen bezero izate hutsagatik, zure telekomunikazio-fakturan
-50€
ko deskontua izango duzu
Euskaltel Alarmak poliziarekin konektatutako alarma-sistema bat da. Segurtasun-sistema hori merkatuko beste batzuk bezain osoa da. Barnean hartzen ditu segurtasun-gailu guztiak, zure etxea edo negozioa leku seguru bilakatzeko eta beti babesturik edukitzeko: kontrol-panela, sirena integratuta daukan teklatua, mugimendu-sentsoreak –kamerarekin zein kamerarik gabe–, ateak eta leihoak irekitzeko sentsoreak, HD kamera...
Euskaltel Alarmak zerbitzuak El Corte Inglesén SICOR segurtasun-enpresaren azken teknologia eta konfiantza eskaintzen ditu. Zure alarma beti egongo da konektatuta alarmak jasotzeko zentralera, eta, anomaliaren bat sumatuz gero, jakinaren gainean ipiniko da polizia. Euskaltel Alarmak aplikazioaren bidez, beti izango duzu eskura segurtasun-sistema: nonahi eta noiznahi kudeatu ahalko duzu zure alarma.