EUKALTEL ALARMAK ZERBITZUAREN COOKIE-POLITIKA

Cookie-politika hau domeinu honen bidez eskura daitezkeen webguneei aplikatzen zaie: https://euskaltelalarmak.com/. Domeinu hori EUSKALTEL, S.A.ren titulartasunekoa da (aurrerantzean, EUKALTEL ALARMAK edo Titularra, bereizi gabe), eta haren xedea da Erabiltzaileari gure webgunean erabiltzen ditugun cookieen erabilerari eta instalazioari buruzko informazioa ematea. Gogorarazten dizugu datuak babesteko araudian aitortutako eskubideak baliatu ditzakezula helbide honen bidez: dpo@masorange.es. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa ezagutu nahi baduzu, gure Pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.

EUKALTEL ALARMAK zerbitzuak teknologia hori nola erabiltzen duen jakiteko, irakurri arretaz cookie-politika hau.

Zer dira cookieak?

Cookieak datu-fitxategi txikiak dira, Webgunera sartzeko erabiltzen duzun terminalera deskargatzen direnak; Webgunean nabigatzean egiten diren interakzio jakin batzuk erregistratzeko balio dute, bai eta Webgunearen erabilerari buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko ere. Besteak beste, Webgunearen kalitatea hobetzeko eta erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzeko erabiltzen dira. Fitxategi horiek erabiltzailearen ordenagailuan edo terminalean gordetzen dira, eta, oro har, zure ekipamenduarentzat kaltegarria ez den informazio anonimoa dute. Adibidez, webgune horretan berriro sartzen zarenean zure lehentasunak gogoratzeko erabiltzen dira, hala nola aurreko nabigazio batean aukeratutako hizkuntza, sarbide-datuak edo orriaren pertsonalizazioa.

Cookieak webgune bat bisitari batek nola erabiltzen duen jakiteko informazio anonimoa erregistratzeko ere erabil daitezke. Adibidez, zein beste webgunetatik sartu den edo bertara iristeko publizitate-banner bat erabili duen jakiteko.

Informazioa eta baimena

Webgunera sartzean, teknologia horren erabilerari buruzko informazioa ematen dizugu horretarako erabiltzen duzun gailuaren edo ekipamenduaren bidez, eta gure cookieak erabiltzeko baimena eskatzen dizugu.

Kontuan izan erabiltzen ditugun cookieetako batzuk beharrezkoak izan daitezkeela gure webguneak behar bezala funtziona dezan, eta ezin direla ukatu; izan ere, webgunera sartzeko edo hura behar bezala erabiltzeko arazoak izan ditzakezu. Gainerako cookieei dagokienez, konfigurazio-sistemaren edo -panelaren bidez cookie guztiak onartu edo baztertu ditzakezu, edo modu xehean egin eta zure lehentasunak administratu.

Era berean, cookieak erabiltzeko emandako baimena edozein unetan kendu dezakezu zure nabigatzailearen konfigurazioaren bidez edo zure lehentasunak aldatuta .

Erabiltzen ditugun cookieak

Gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazioari jarraituz egindako profil baten arabera pertsonalizatutako publizitatea erakusteko behar-beharrezkoak eta funtsezkoak diren cookieak erabiltzen ditugu (eremu seguruak eta aukerak pertsonalizatuak erabiliz, besteak beste).

Zehazki, eta helburuaren arabera, cookie-mota hauek erabiltzen ditu Webgunean EUKALTEL ALARMAK zerbitzuak:

  • Cookie teknikoak edo beharrezkoak: webgunearen kudeaketa operatiboa eta haren funtzio eta zerbitzuen gaitzea ahalbidetzen dutenak dira, Webgunearen eta haren elementuen funtzionamendu egokia eta segurtasuna bermatuz. Cookie horiek, adibidez, saioa mantentzeko, erantzun-denbora kudeatzeko eta antzekoetarako balio dute.
  • Lehentasun- edo pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak bereizteko eta esperientzia pertsonala eskaintzeko informazio garrantzitsua gogoratzeko aukera ematen dute, bai eta haien nabigazio-ohituretan oinarritutako profil bat sortzeko ere.
  • Analisi- edo neurketa-cookieak: Webguneko erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia estatistikoki egiteko aukera ematen dute, iragarkien inpaktuen kuantifikazioa barne.
  • Portaerazko publizitate-cookieak: webgunean dauden publizitate-espazioak kudeatzeko aukera ematen dute; hala, erabiltzaile bakoitzari bere nabigazio-ohituren eta lehentasunen araberako —edo nabigatzean ematen duen bestelako informazioaren araberako— publizitate-edukia eskaintzen zaio.

Cookieak ez onartzea erabakitzen baduzu, ez dugu bat ere deskargatuko, cookie teknikoak izan ezik, Webguneak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak baitira.

Gure cookieak

Jarraian, Webgunean erabiltzen ditugun cookieen zerrenda ematen dizugu, mota, jatorria eta helburua adierazita, bai eta jatorrizko webguneetara sartzeko esteka bat ere, informazio gehiago jasotzeko eta, kasu batzuetan, desgaitzeko.

Cookie propioakflecha-desplegable
Hirugarrenen cookieakflecha-desplegable

Zer gertatzen da cookieak blokeatzen baditut?

Webgune honetako edukien ezaugarri batzuk soilik daude erabilgarri nabigatzailean cookieak erabiltzea baimentzen bada. Beraz, cookie jakin batzuk ez onartzea edo blokeatzea erabakitzen baduzu, horrek webgunearen ohiko funtzionamenduari eragin diezaioke, osorik edo zati batean, edo zerbitzu batzuetarako sarbidea eragotz dezake (adibidez, zure kontuarekin sartzen zarenean zu ezagutzea).

Gainera, kontuan izan konfigurazio-paneletik cookieen erabilera baztertzen edo blokeatzen baduzu, gure webguneko esperientzia mugatu egingo dela aurreko atalean (“Cookieen tipologiak eta erabilera-helburuak”) zehazten diren helburuei dagokienez.

Nola desgaitu edo ezabatu ditzaket cookieak?

Aurreko atalean (“Zer gertatzen da cookieak blokeatzen baditut?”) adierazitako mugak onartzen badituzu eta cookieak konfiguratu edo baztertu nahi badituzu, hemendik egin dezakezu: .

Konfigurazio-panelean jasotako aktibatzeko eta desaktibatzeko aukerez gain, zure nabigatzailearen bidez cookieak baimendu edo blokeatu ditzakezu, bai eta nabigazio-datuak ezabatu ere (cookieak barne). Horrek zure online esperientzian duen eragina gustatzen ez bazaizu, gauzak berriro aldatzea bezain erraza da.

Aukerak eta jarraibideak kontsultatzeko, aukeratu zure nabigatzailea zerrenda honetatik:

Hirugarren batzuek ere eskaintzen dituzte uko egiteko sistemak (opt-out) edo beren cookieen bidez jasotako datuen erabilera saihesteko beste irtenbide batzuk. Jarraian, funtzionalitate hori erabilgarri duten eta gurekin lan egiten duten hornitzaileak zerrendatzen ditugu:

Cookieen erabilera onartu eta gero baztertzen baduzu, cookie horietako batzuk zure gailuan instalatuta geratuko dira. Ezabatu nahi badituzu, zure nabigatzailetik egin ahal izango duzu, atal honetan gorago adierazten den bezala.