NIRE ALARMA KONFIGURATZEA
Konta iezaguzu zer behar duzun, eta kit perfektua konfiguratuko dizugu
Non jarriko duzu alarma?
Zure etxea da, edo zure negozioa?
Euskaltelen alarma ertzaintzarekin konektatuta dagoen gure alarma-sistema da. Merkatuko beste batzuk bezain biribila da, eta zure etxea edo negozioa leku segurua izateko eta beti babestuta egoteko segurtasun-gailu guztiak ditu: kontrol-panela, mugimendu-sentsoreak kamerarekin eta kamerarik gabe, ateak eta leihoak zabaltzeko sentsoreak, barruko eta kanpoko HD kamera... Guztiz seguru egoteko behar duzun guztia!
Eta arazoren bat detektatzen badu? Alarmak hartzeko zentraleko (CRA) segurtasun-adituek une horretan bertan aztertuko dute, eta, beharrezkoa izanez gero, harremanetan jarriko dira zurekin edo poliziarekin.
Euskaltelen alarmak punta-puntako teknologia darabil, eta erabateko konfiantza ematen du ADTri esker, zeina alarmetan liderra baita mundu osoan. Alarmak hartzeko zentralera konektatuta dago beti alarma, eta polizia jakinaren gainean jartzen da beharra dagoenean. Gainera, aplikazioarekin kontrolatu daiteke dena, eta alarma edozein lekutatik kudeatu.
Ez duzu ezertaz arduratu behar: utzi gure kontu paper-kontuak, fakturazioa eta arreta, sistemarekin zalantzarik baduzu edo gorabeheraren bat sortzen bada.