NIRE ALARMA KONFIGURATZEA
Konta iezaguzu zer behar duzun, eta kit perfektua konfiguratuko dizugu
Non jarriko duzu alarma?
Zure etxea da, edo zure negozioa?

Alarmaren garuna da, sistemako gailu guztien seinaleak jasotzen dituena. Verisure-eko Alarmak Hartzeko Zentralera konektatuta dago, eta alarma pizteko eta itzaltzeko aukera ematen du.
Sarkinei ohartarazten die jabetza segurtasun-enpresa batek babestua dagoela eta hark poliziari abisatzen diola. Gure kit guztietan dago.
Unitate zentralak zure alarmako gailu guztien seinale eta irudiak jaso eta aztertzen ditu, eta gure Alarmak Hartzeko Zentralera igortzen ditu.
Mugimendua detektatzen dute zure etxe edo negozioan, eta bereizmen handiko irudiak hartzen dituzte. Gure adituek segundo gutxi batzuetan aztertzen dituzte, zer gertatzen ari den egiaztatzeko.
Etxean ez zaudenean edo zure negozioa itxita dagoenean ateak edo leihoak irekitzen badira, detektatu egiten du. Bere teknologia aurreratuari esker, bidegabe sartzeko edozein saialdi detektatzen du.
Ate nagusia (etxeko punturik ahulena) arrotzen aurkako hesi bihurtzen du. Eta norbait indarrez sartzen ahalegintzen bada, berehala detektatzen dugu, poliziari abisatzeko.
Zure jabetza beti babespean izango da sirena eta disuasio-argia dituen gure zaintza-kamerarekin. Pertsona, animalia eta ibilgailuak detektatzen dituenez, beharrezkoa denean bakarrik ohartaraziko zaitu.
Aktibatu edo desaktibatu zure alarma etxetik edo negoziotik irtetean, botoi bat sakatuta. Txikia eta erosoa da, beti giltzatakoan eramateko modukoa. Gure alarmek lau giltza dituzte.
Aplikazioari esker, zure alarma erraz kontrolatuko duzu, jakinarazpenak jasoko dituzu eta zure etxean gertatzen dena ikusiko duzu denbora errealean.
Babestu zure etxe edo negozioa, baita kanpoaldeko eremu pribatuak ere. PreSense™ teknologiari eta sentsore bikoitzari esker, mugimendua detektatu eta irudiak bidaltzen dituzte Alarmak Hartzeko Zentralera.
Lapurreten aurkako botoiari esker, seguru egongo zara klik bakar batekin. Sakatzen duzunean, gure Alarmak Hartzeko Zentralak berehala jasotzen du alerta, eta poliziari jakinarazten dio, inor ohartu gabe.
Norbait bidegabe sartzen bada, polizia ohartarazi eta ZeroVision erabiliko dugu, ikustea eragotzi eta sarkina berehala uxatzen baitu.
Kontrolatu zure alarma etxeko edozein txokotatik, baita lorategitik ere, erosotasun osoz.
Verisure-en sute-detektagailuak, zeina aktibo baitago eguneko 24 orduetan, sua hasi aurretik ere ohartarazten du: kea hasten denean abisatzen du.
Botoi gehigarri bat etxeko edozein puntutan, laguntza berehala eskatzeko. Aproposa da haur txikiak eta adineko pertsonak dituzten familientzat.
Zure segurtasunak du lehentasuna. Alarmak Hartzeko Zentraletik berehala abisatzen diogu Ertzaintzari; hala, babesa eraginkorra da eta alferrikako kostuak saihesten ditugu.
Gure gailuek ez dute soilik sarkinen berri ematen; horretaz gain, dena erregistratzen dute, zure etxea babesteko eta okupazioak saihesteko.
Aplikazio erraz eta ahaltsu bat du, aukera ematen dizuna alarma konfiguratzeko, abisu garrantzitsuak jasotzeko eta urrutitik kontrolatzeko zu ez zaudenean etxean edo negozioan zer gertatzen den.

Verisurerekin, esku onetan zaude! 30 urtetik gorako esperientziak Verisureren lidergoa bermatzen du.

Babestu zure etxea eguneko 24 orduetan, zailtasunik gabe, lasai-lasai bizi izateko egunero.

Ezin hobea da zenbait sarbide dituzten etxebizitzetarako; adibidez, atiko eta etxabeetarako eta pisu handietarako.

Kontrolatu sarrerak, lorategia eta garajea; guztia izango duzu zaintzapean beti.

Hiru sarbide edo gehiago dituzten etxebizitzetarako.

Babestu zure etxea eguneko 24 orduetan, zailtasunik gabe, lasai-lasai bizi izateko egunero.

Ezin hobea da zenbait sarbide dituzten etxebizitzetarako; adibidez, atiko eta etxabeetarako eta pisu handietarako.

Kontrolatu sarrerak, lorategia eta garajea; guztia izango duzu zaintzapean beti.

Hiru sarbide edo gehiago dituzten etxebizitzetarako.
Aukeratu online zure alarma edo deitu, eta segurtasuneko aditu batek zuretzat onena den alarma gomendatuko dizu.
Oinarrizko datu batzuekin, dei berean kontratatu ahal izango duzu alarma; oso erraza da!
SMS bidez kontratazioa berretsi ondoren, zure alarma instalatzeko pausoak zehaztuko ditugu istant batean.