Sustapenak

Zertan datza sustapena?

Guztira 60 €-ko deskontua izango duzu (BEZa barne); zehazki, hilean 5 €-ko deskontua (BEZa barne) Euskaltelen zuntz optikoko eta mugikorreko tarifan lehen 12 hilabeteetan, 2025ko uztailaren 31 baino lehen Euskaltel Alarmak-en edozein kit kontratatzeagatik.

Nork balia dezake sustapen hau?

Ondoren ordaintzeko Euskaltelen zuntzeko eta mugikorreko tarifa baten bezero guztiek balia dezakete, baldin eta egun horren aurretik Euskaltel Alarmak zerbitzuaren kit bat kontratatzen badute.

Zer gehiago jakin behar duzu sustapenari buruz?

Euskaltelen zuntzeko eta mugikorreko tarifari aplikatuko zaio deskontua, egun hori baino lehen Euskaltelen Alarmak-en edozein kit kontratatuz gero, betiere Euskaltelen zuntzeko eta mugikorreko tarifa kontratatuta jarraitzen baduzu.

Hilean gehienez ere 1.000 altari aplikatuko zaie sustapena.

Sustapen hau ez da bateragarria beste sustapen batzuekin.

Hamabi hilabete horien barruan Euskaltel Alarmak-en kitaren edo zuntzeko eta mugikorreko tarifaren kontratuan baja ematen baduzu, automatikoki galduko duzu deskontua, kontratu horietako batean baja ematen duzun hilabetetik bertatik.

Kontuan izan, gainera, alarma-zerbitzu horrek 24 hilabeteko iraupen-konpromisoa duela zerbitzu-emailearekin (ADT); epe hori bete ezean, zerbitzu-emaileak ezarritako penalizazioa ordaindu beharko duzu.

Alarmak hartzeko zentralera konektatutako segurtasun-zerbitzuaren eta sistemaren instalazioa eta mantentze-lanak Tyco Integrated Security SLUk (ADT) egiten ditu. Segurtasun-enpresa pribatu bat da, eta Barne Ministerioaren baimena du (2817 zenbakia).

Sustapenaz baliatzeko baldintzak

Sustapenaz baliatu ahal izateko, baldintza hauek guztiak bete behar dira:

  • Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea eta Espainian bizi dena.
  • Euskaltelen zuntzeko eta mugikorreko tarifa bat kontratatua edukitzea.
  • 2025ko uztailaren 31 baino lehen Euskaltel Alarmak-en kit bat kontratatzea.
  • Sustapena aplikatuko zaie bai sustapena hasteko unean zuntzeko eta mugikorreko tarifa kontratatua duten bezeroei, bai eta 2025ko uztailaren 31 baino lehen tarifa hori eta Euskaltel Alarmak-en kit bat aldi berean kontratatzen dituztenei ere.
  • Sustapen honetan parte hartzen duten enpresei dagozkien ordainketa guztiak egunean izatea.

Datu pertsonalen babesa

Jakinarazten dizugu sustapen honetan parte hartuz gero fakturazioan dagokizun deskontua kudeatzeko tratatuko dituela Euskaltel SAk zure datuak. Zure eskubideak baliatzeko, idatzi doku@euskaltel.com helbidera.

Euskaltelen bezero gisa egiten ditugun datu-tratamenduei dagokienez, hemen duzu informazio osoa: https://www.euskaltel.com/eu/pribatutasun-politika/bezeroentzako-pribatutasun-politika

Euskaltel Alarmak zerbitzuaren abantailak

ADTren eskutik
ADTren eskutik
ADTk ematen du zerbitzua. Segurtasuneko eta alarmetako mundu mailako liderra da.
Ertzaintzari abisu ematea
Ertzaintzari abisu ematea
Intrusio bat detektatu orduko jakinaraziko diogu Ertzaintzari.
Prezio berezia
Prezio berezia
Euskaltelen bezero izateagatik, prezio berezia duzu alarman eta, gainera, 60€-ko desk. zure telekomunikazio fakturan. Gainera, alta, instalazioa eta mantentze-lanak doan dira.
Euskaltel Alarmak aplikazioa
Euskaltel Alarmak aplikazioa
Kontrolatu zure segurtasun-gailuak mugikorretik, nonahi eta noiznahi.
ADTren eskutik
ADTren eskutik
ADTk ematen du zerbitzua. Segurtasuneko eta alarmetako mundu mailako liderra da.