Zure alarma segurtasun-kitean sartuta, doako instalazioa eta mantentze-lanak barne.
Euskaltel Alarmak zerbitzuaren abantailak
Euskaltel Alarmak zerbitzuko kitak
Euskaltel Alarmak zerbitzuaren abantailak
Nolakoa da kontratazio- eta instalazio-prozesua?
GALDERARIK? JAKINA, ZALANTZAK IZATEA JAKINTSUEN KONTUA DA
Euskaltelen alarma ertzaintzarekin konektatuta dagoen gure alarma-sistema da. Merkatuko beste batzuk bezain biribila da, eta zure etxea edo negozioa leku segurua izateko eta beti babestuta egoteko segurtasun-gailu guztiak ditu: kontrol-panela, mugimendu-sentsoreak kamerarekin eta kamerarik gabe, ateak eta leihoak zabaltzeko sentsoreak, barruko eta kanpoko HD kamera... Guztiz seguru egoteko behar duzun guztia!
Eta arazoren bat detektatzen badu? Alarmak hartzeko zentraleko (CRA) segurtasun-adituek une horretan bertan aztertuko dute, eta, beharrezkoa izanez gero, harremanetan jarriko dira zurekin edo poliziarekin.
Euskaltelen alarmak punta-puntako teknologia darabil, eta erabateko konfiantza ematen du ADTri esker, zeina alarmetan liderra baita mundu osoan. Alarmak hartzeko zentralera konektatuta dago beti alarma, eta polizia jakinaren gainean jartzen da beharra dagoenean. Gainera, aplikazioarekin kontrolatu daiteke dena, eta alarma edozein lekutatik kudeatu.
Ez duzu ezertaz arduratu behar: utzi gure kontu paper-kontuak, fakturazioa eta arreta, sistemarekin zalantzarik baduzu edo gorabeheraren bat sortzen bada.
Euskaltelen alarmaren instalazioa eta Interneten instalazioa ez dira oso desberdinak. Zerbitzua kontratatu ondoren, zurekin harremanetan ipiniko gara segurtasun-sistema noiz instalatu zehazteko.
Instalazioa bisita bakar batean egiten da, eta bi ordu inguru irauten du. Dena den, instalatzeko behar den denbora etxe edo negozio bakoitzaren ezaugarrien mende dago.
Gailuak horman finkatu behar dira. Hori dela eta, garrantzitsua da instalazioa egitean zu han egotea. Kontrol-panela soilik doa entxufatuta. Gainerako gailuek urteak irauten duten bateria bat dute barruan, kableekin kezkatu behar ez izateko. Gainera, bateria agortzen ari dela ikusten dugunean, segurtasunean espezializatutako teknikariak zure etxera joango dira bateriak aldatzera, kostu gehigarririk gabe.
Segurtasun-teknikariak zure alarmaren gailu guztiak instalatuta dituenean, zerbitzua behar bezala dabilela egiaztatzeko proba guztiak egingo ditu, eta etxea edo negozioa zeharo babestuta utziko dizu.
Ez da beharrezkoa, baina, Euskaltelekoa bazara, preziorik onena emango dizugu. Euskaltelen bezero izate hutsagatik, % 30erainoko deskontua izango duzu ohiko enpresen eskaintzekin alderatuta. Egizu aurrera; kontratatu Euskaltel, eta baliatu preziorik onenez eta zerbitzurik onenaz.
Ez, ez duzu ezer ordaindu behar, ez alta emateko kuota ez alarmaren instalazioa. Euskaltelek 0 €-an eskaintzen dizkizu instalazioa eta alta-kuota, alarmaren instalazioa ordaindu behar ez izateko. Segurtasun-sistemaren ekipoak lagako dizkizugu, puntako teknologia darabilen ekipo bat izan dezazun garesti ordaindu gabe. Alarmaren alta, instalazioa eta ekipoak ez ordaintzeko, gauza bakarra eskatzen dizugu: gurekin gelditzea 24 hilabetez, gutxienez. Lehenago baja eman nahi baduzu, instalazioaren kostua ordaindu beharko duzu, eta penalizazio proportzional bat, 24 hilabete irauteko konpromisoa betetzeko geratzen zaizun denboraren araberakoa (zenbat eta denbora gehiago pasatu gurekin, orduan eta penalizazio txikiagoa). Merezi du 24 hilabetez gelditzea, trukean instalazioa, alta-kuota eta ekipoak asko ez ordaintzeko, ezta?
Zuretzat ahalik eta errazena izatea nahi dugu. Horregatik, Euskaltelen bezero bazara, segurtasun-zerbitzuaren kostua zure telefonia-fakturan sartuko da zuzenean. Beraz, ez daukazu datu gehiago eman beharrik, ezta bizitza konplikatu ere.
Aktibazio osoa aukera ezin hobea da goitik beherako babesa nahi duzunean, zirrikiturik gabe. Funtzio hori aktibatzen duzunean, zure alarma-sistemako segurtasun-sentsore eta gailu guztiak aktibo daude, eta ezohikoa den edozein jarduera detektatzeko prest. Aproposa da etxean edo negozioan inor ez dagoenean, eremu guztiak erabat babestuta daudela ziurtatu nahi baduzu.
Aktibazio partziala, berriz, aukerarik onena da segurtasuna nahi izanda ere nolabaiteko mugimendu-askatasuna behar baduzu. Aktibazio partziala hautatzen baduzu, erabaki dezakezu zer eremu edo sentsore espezifiko aktibatuko diren eta zein geratuko diren desaktibatuta. Esate baterako, kanpoko ateak eta leihoak babestu ditzakezu, eta, aldi berean, zure jabetzaren barnean mugimendua egoteko aukera eman. Egokia da etxean zaudela segurtasunaren eta erosotasunaren arteko oreka lortzeko.
Ez al ziren hauek? Laguntza atalean aurkituko dituzu informazio guztia eta ohiko zalantzak.